2015-03-24

MATEMATIKAREN KOLOREAK
BEGOÑAZPI IKASTOLAKO V.ARGAZKI LEHIAKETA

1.GAIA: Matematikak munduagaz bat etorri behar dau (irudi geometrikoak, simetriak, zenbakizko kalkulua, estatistika eta abar)
2. Lehiaketa DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago.
3. Ikasle bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango dau.
4. Argazkiak formatu elektronikoan aurkeztuko dira irudien formatoekin.
5. Argazkiarekin batera izena, taldea, titulua, eta argazkiaren inguruko azalpena. Azalpen barik ez da argazkia onartuko. matematikabegonazpi@gmail.com posta elektroniko honetara bidali. 
6. Argazkiek norberak ataratakoak izan behar dabe.
7. Epea MAIATZAREN 4an amaituko da. Ez da epez kanpoko argazkirik onartuko.
8. Zer baloratuko da?
Arlo matematikoa: originaltasuna, tituluaren egokitasuna eta emondako azalpena.
Arlo artistikoa: kalitate teknikoa. 
9. Argazkiak http://matematikarenkoloreak.blogspot.com/ bloggean argitaratuko dira.
10. Lehiaketa honetan, sari bi emongo dira, bata epaimahaiak emondakoa eta bestea http://matematikarenkoloreak.blogspot.com/ helbidean ikasleek gehien bozkatutako argazkia.
11. Bozkaketa MAIATZAREN 19 hasi eta EKAINAREN 2an amaituko da.
12. Sariak diru bonoak izango dira.