2014-05-21
AURTENGO ARGAZKIAK !!
Hemen dekozuez aurtengo MATEMATIKA ARGAZKI LEHIAKETARAKO bidali deuskuzuezan argazkiak. Gaurtik aurrera zuk ere bozkatu daikezu.
2014-02-02
Gure bloggerkide bat asteburu honetan BEC-en
"Tendencias Creativas" delako azokan egon da eta hortxe be matematikaren presentzia aurkitzen dela adierazi deusku bidali dauazan argazki honeen bidez. Eskerrik asko.
Artileetan hainbeste geometria ikus daikegu.Hona hemen patchwork teknikagaz egindako batzuk .
Artileetan hainbeste geometria ikus daikegu.Hona hemen patchwork teknikagaz egindako batzuk .
2014-01-28
DBH-BATXILLER: BEGOÑAZPI IKASTOLAKO IV.ARGAZKI LEHIAKETA
Aurten
DBH eta Batxilergoko ikasleen artean, MATEMATIKAREN KOLOREAK, Begoñazpi
Ikastolako IV. Argazki Lehiaketa izango dogu. Hemen dekozuez lehiaketan
parte hartzeko arauak. Animatu zaitez!!
MATEMATIKAREN
KOLOREAK
BEGOÑAZPI IKASTOLAKO IV.ARGAZKI LEHIAKETA
2.Lehiaketa DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago.
3.Ikasle bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango dau.
4.Argazkiak formatu elektronikoan aurkeztuko dira. Jpg edo png formatuan.
5.Argazkiarekin batera izena, taldea, titulua, eta argazkiaren inguruko azalpena. Azalpen barik ez da argazkia onartuko. matematikabegonazpi@gmail.com posta elektroniko honetara bidali.
6.Argazkiek norberak ataratakoak izan behar dabe.
7.Epea MAIATZAREN 8an amaituko da. Ez da epez kanpoko argazkirik onartuko.
8.Zer baloratuko da?
Arlo matematikoa: originaltasuna, tituluaren egokitasuna eta emondako azalpena. Arlo artistikoa: kalitate teknikoa.
9.Argazkiak http://matematikarenkoloreak.blogspot.com/ bloggean argitaratuko dira.
10.Lehiaketa honetan, sari bi emongo dira, bata epaimahaiak emondakoa eta bestea http://matematikarenkoloreak.blogspot.com/ helbidean ikasleek gehien bozkatutako argazkia.
11.Bozkaketa MAIATZAREN 19 hasi eta EKAINAREN 2an amaituko da.
12.Sariak diru bonoak izango dira.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)