2013-06-14

DBH-III.Matematikaren Koloreak argazki lehiaketaren sariak.



Martitzen  arratsaldean, polikiroldegian DBHn hainbat ekitalditan (Gidari Proiektua, Ikasle Proiektuak, Matematika Olinpiada...) parte hartu daben ikasleentzako omenaldi polit bat euki genduan. Diploma baten bidez kurtsoan zehar egindako lana eta ahalegina eskertu egin jaken.


Matematikazaleentzako be gure sariak egon ziren. Alde batetik, Olinpiada Matematikakoa eta bestaldetik III.Matematikaren Koloreak argazki lehiaketaren sariak.




Aurten  Ikastolan DBH-n  IV. Matematika Olinpiadak ospatu dira, oraingo honetan online. Olinpiada Matematikoen irabazleak honek izan dira, Ainhize San Andres, Izaro Martinez, Nerea Coloma eta Garazi Martinez de Igidua. ZORIONAK guztiei bere ahaleginagatik !! Honek bai MATEMA-TIK-ARIAK!!




 





DBH-ko III.Matematikaren Koloreak Argazki Lehiaketaren sariak: Dagoeneko, jakin badakizue  bi sari desberdin dagozala,  bi sail desbardinetan.

Alde batetik,  bloggean gehien bozkatuta izan dan argazkiarentzako izan da. Zuok emoten dozuen saria da, gehien gustatzen jatzuen argazkiari. Aurtengoa Maider Garcia-k egindako “PROPORTZIONALTASUNA” tituluduna izan da. Argazki oso polita, matematika eta musika proportzionaltasunaren bitartez lotzen dauana.



 
Bestetik, bigarren sailean saria epai-mahaiak emon dau. Epaimahia DBH eta BATXILERGO-ko matematika eta plastika irakasleek osotu dogu. Argazkian,  izenburuaren egokitasuna,  emondako azalpena eta argazkiaren kalitatea baloratu da. Sail honetan, saria  “URREZKO ESKAILERA” titulodun argazkiak jaso dau, bere egileak Batxilergoko Asier Horas eta Andrea Martinez direlarik. Zorionak eta eskerrik asko zuen argazkia gugaz alkar banatzeagaitik.




Ikasturtea amaitzera doa eta uda sasoi ona da argazki onak ateratzeko. Ez  gugaz ahaztu  eta jarraitu zuen argazkiak gugaz  alkarbanatzen.


Eskerrik asko lehiaketan parte hartu dozuen guztioi, bai argazkiak bialtzen bai bozkatzen. Amaitzeko, urtean zehar zuen argazkiak bialdu deuskuzuezanoi gure eskerrik beroena.


2013-06-02

BOZKAKETA DBH-BATX

DBH-BATXILLER



Gure lehiaketan bozkatzeko azken eguna ekainaren 5-ean da, eguaztenean. Oraindik aukera dozu zuk be parte hartzeko.

Bozkatzeko:

http://matematikarenkoloreak.blogspot.com.es/p/bozkatu.html

GOGORATU HAUXE DELA DBH-BATXILLERREKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO!!