2012-05-24

Lehiaketaren irabazleak

Badaukaguz gure argazki lehiaketaren irabazleak !

Dakizuenez aurten bi sari desberdin emongo dira, kategoria desberdinetan.
Bata, epai-mahaiak emoten dau, eta bestea gure bloggean gehien bozkatuta izan den argazkiarentzako da.
Epai-mahaiak matematikako DBH eta BATXILLERGO-ko irakasleek osotzen dabe. Irabazitako argazkian zer baloratu dabe? argazkia bera, izenburuaren egokitasuna eta emondako azalpena.

Gure irabazlea kategoria honetan OLATZ FINEZ izan da bere New York-eko " Barra Histograma" titulodun argazkiarekin. Eskerrik asko eta zorionak Olatz, lan bikaina!

Bestalde aurtengo sari berria, zuek emon deutsozue gehien gustatu jatsuen argazkiari. Aurtengoa "Geometria paisaian" tituloarekin, ANDER UNAMUNO-k egindakoa izan da. Eskerrik asko Ander eta zorionak. Argazkia benetan polita!!

Eskerrik asko ere parte hartu dozuen guztioi, bai zuen argazkia bidali eta baita bozkatu dozuenoi.
Eta badakizue, datorren urterako zuen argazkia prestatzen joan, uda matematikaren kolorez josita dago !!!