2015-03-24

MATEMATIKAREN KOLOREAK
BEGOÑAZPI IKASTOLAKO V.ARGAZKI LEHIAKETA

1.GAIA: Matematikak munduagaz bat etorri behar dau (irudi geometrikoak, simetriak, zenbakizko kalkulua, estatistika eta abar)
2. Lehiaketa DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago.
3. Ikasle bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango dau.
4. Argazkiak formatu elektronikoan aurkeztuko dira irudien formatoekin.
5. Argazkiarekin batera izena, taldea, titulua, eta argazkiaren inguruko azalpena. Azalpen barik ez da argazkia onartuko. matematikabegonazpi@gmail.com posta elektroniko honetara bidali. 
6. Argazkiek norberak ataratakoak izan behar dabe.
7. Epea MAIATZAREN 4an amaituko da. Ez da epez kanpoko argazkirik onartuko.
8. Zer baloratuko da?
Arlo matematikoa: originaltasuna, tituluaren egokitasuna eta emondako azalpena.
Arlo artistikoa: kalitate teknikoa. 
9. Argazkiak http://matematikarenkoloreak.blogspot.com/ bloggean argitaratuko dira.
10. Lehiaketa honetan, sari bi emongo dira, bata epaimahaiak emondakoa eta bestea http://matematikarenkoloreak.blogspot.com/ helbidean ikasleek gehien bozkatutako argazkia.
11. Bozkaketa MAIATZAREN 19 hasi eta EKAINAREN 2an amaituko da.
12. Sariak diru bonoak izango dira.

2014-02-02

Gure bloggerkide bat asteburu honetan BEC-en "Tendencias Creativas" delako azokan egon da eta hortxe be matematikaren presentzia aurkitzen dela adierazi deusku bidali dauazan argazki honeen bidez. Eskerrik asko.

Artileetan hainbeste geometria ikus daikegu.Hona hemen patchwork teknikagaz egindako batzuk .









2014-01-28

DBH-BATXILLER: BEGOÑAZPI IKASTOLAKO IV.ARGAZKI LEHIAKETA


Aurten DBH eta Batxilergoko ikasleen artean, MATEMATIKAREN KOLOREAK, Begoñazpi Ikastolako IV. Argazki Lehiaketa izango dogu. Hemen dekozuez lehiaketan parte hartzeko arauak. Animatu zaitez!!

MATEMATIKAREN KOLOREAK
BEGOÑAZPI IKASTOLAKO IV.ARGAZKI LEHIAKETA

1.GAIA: Matematikak munduagaz bat etorri behar dau (irudi geometrikoak, simetriak, zenbakizko kalkulua, estatistika eta abar)
2.Lehiaketa DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago.
3.Ikasle bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango dau.
4.Argazkiak formatu elektronikoan aurkeztuko dira. Jpg edo png formatuan.
5.Argazkiarekin batera izena, taldea, titulua, eta argazkiaren inguruko azalpena.  Azalpen barik ez da argazkia onartuko. matematikabegonazpi@gmail.com posta elektroniko honetara bidali.  
6.Argazkiek norberak ataratakoak izan behar dabe.
7.Epea MAIATZAREN 8an amaituko da. Ez da epez kanpoko argazkirik onartuko.
8.Zer baloratuko da?
     Arlo matematikoa: originaltasuna, tituluaren egokitasuna eta emondako azalpena.     Arlo artistikoa: kalitate teknikoa.  
9.Argazkiak http://matematikarenkoloreak.blogspot.com/ bloggean argitaratuko dira.
10.Lehiaketa honetan, sari bi emongo dira, bata epaimahaiak emondakoa eta bestea http://matematikarenkoloreak.blogspot.com/ helbidean ikasleek gehien bozkatutako argazkia. 
11.Bozkaketa MAIATZAREN 19 hasi eta EKAINAREN 2an amaituko da. 
12.Sariak diru bonoak izango dira.


2013-07-02

Inauteriak

INAUTERIAK 
Ikastolako inauterietan gure matematika betaurrekoak jarri eta hainbat matematika kolore aurkitu genduzan. Goizean gure ikasleek euren mozorro eta dantzekaz alaitu gintuzten: batzuek lerro paraleloak edo eta zirkuluak osotuz. Besteek, ostera, beste forma ezezagunak osatzen ebezan.






LH-ko I.Matematikaren Koloreak Argazki Lehiaketa



LH-ko I.Matematikaren Koloreak Argazki Lehiaketaren sariak honela aukeratu dira:

Gure eraikuntzako sarreran argazki guztien esposaketa bat egon da irakasleak egindako aukeraketakoa. Berton argazkirik ezanguratusenak agertzen ziran.


Zuok emoten dozuen saria izan da, gehien gustatzu jatzuena bozkatu egin dozuelako eta honela ziklo bakoitzean hiru saridun egon dira:







1go zikloa:

Ohiane Estebanez, “Milakoa, ehunekoa, hamarrekoa eta batekoa”

Xabier Ruiz, “12 boligrafoz eragiketak egiten”

Ander Rial, “Eragiketa”





2n zikloa:

Ibon Villar, “Hamabost zilindroz egindako triangelua”

Sabin Ormaetxea, “Nire gustoko gauzak irudi geometrikoak dira”

Adriel Losada, “Zenbat edurra dago?”




3n zikloa:

Alain de Gainza, “Paralelak”

Andrea Coca, “Zatikiak”

Estibaliz Calderón, “Zuhaizkak irudi geometrikoak bezala dira”





Eskerrik asko lehiaketan parte hartu dozuen guztioi, bai argazkiak bialtzen bai bozkatzen.
Amaitzeko, zorionak bihotz bihotzez irabazleei!

2013-06-14

DBH-III.Matematikaren Koloreak argazki lehiaketaren sariak.



Martitzen  arratsaldean, polikiroldegian DBHn hainbat ekitalditan (Gidari Proiektua, Ikasle Proiektuak, Matematika Olinpiada...) parte hartu daben ikasleentzako omenaldi polit bat euki genduan. Diploma baten bidez kurtsoan zehar egindako lana eta ahalegina eskertu egin jaken.


Matematikazaleentzako be gure sariak egon ziren. Alde batetik, Olinpiada Matematikakoa eta bestaldetik III.Matematikaren Koloreak argazki lehiaketaren sariak.




Aurten  Ikastolan DBH-n  IV. Matematika Olinpiadak ospatu dira, oraingo honetan online. Olinpiada Matematikoen irabazleak honek izan dira, Ainhize San Andres, Izaro Martinez, Nerea Coloma eta Garazi Martinez de Igidua. ZORIONAK guztiei bere ahaleginagatik !! Honek bai MATEMA-TIK-ARIAK!!




 





DBH-ko III.Matematikaren Koloreak Argazki Lehiaketaren sariak: Dagoeneko, jakin badakizue  bi sari desberdin dagozala,  bi sail desbardinetan.

Alde batetik,  bloggean gehien bozkatuta izan dan argazkiarentzako izan da. Zuok emoten dozuen saria da, gehien gustatzen jatzuen argazkiari. Aurtengoa Maider Garcia-k egindako “PROPORTZIONALTASUNA” tituluduna izan da. Argazki oso polita, matematika eta musika proportzionaltasunaren bitartez lotzen dauana.



 
Bestetik, bigarren sailean saria epai-mahaiak emon dau. Epaimahia DBH eta BATXILERGO-ko matematika eta plastika irakasleek osotu dogu. Argazkian,  izenburuaren egokitasuna,  emondako azalpena eta argazkiaren kalitatea baloratu da. Sail honetan, saria  “URREZKO ESKAILERA” titulodun argazkiak jaso dau, bere egileak Batxilergoko Asier Horas eta Andrea Martinez direlarik. Zorionak eta eskerrik asko zuen argazkia gugaz alkar banatzeagaitik.




Ikasturtea amaitzera doa eta uda sasoi ona da argazki onak ateratzeko. Ez  gugaz ahaztu  eta jarraitu zuen argazkiak gugaz  alkarbanatzen.


Eskerrik asko lehiaketan parte hartu dozuen guztioi, bai argazkiak bialtzen bai bozkatzen. Amaitzeko, urtean zehar zuen argazkiak bialdu deuskuzuezanoi gure eskerrik beroena.